Info
Gaztezulo aldizkariaren hasieratik kolaboratzaile lanetan ibilia naiz, lehen urteetan bereziki (2000-2011 urte artean). Aldizkaria lehen urteetan GAztetxulo deitu zen eta ondoren Gaztezulogatik aldatu zuten (formato aldaketarekin batera).
Aldizkarirako hainbat gauza egiten nituen; disko aipamenak, elkarrizketak, erreportajeak, Gaztezulo festetan disko jartzaile, Gaztezulo Busa, etab. Zenbat esperientzi eder eta zenbat lagun jator ezagutu ditudan aldizkariari esker; Alberto, Garazi, Inge, Adrian, Galder, Ane, Agurtzane, etab. Eskerrik asko denei.
Aldizkarian egindako lanaren emaitza zehatzagoa Gaztezulo aldizkariaren web gunean ikusi daiteke (HEMEN); bilatzailean Aritz Sound System edo Sound System idatziz gero ia 400 erreferentzi azaltzen dira. Bertan azaltzen dena eta gauza gehiago, pixkanaka bada ere, web orri honen bitartez azalduko dugu.
GAZTEZULO DISKO AIPAMENAK
GAZTEZULO ELKARRIZKETAK
GAZTEZULO ERREPORTAIAK
GAZTEZULO BEREZIAK
GAZTEZULO BUSA
GAZTEZULO 100 ALE FESTA - TABAKALERA